XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berdintasuna

¡Bai itz polita!.

Baña....

Guazemazute, guazemazute bere billa.

ORTZEAN.

Eguzkia, illargia alizar, izar beltz... guziak elkarren antzik gabeak, naiz neurri, naiz argi, bai abiadura, bai bide, ta abar.

Tximist, oñaztargi, turmoi, txingar, eudi, kaskabar, intz, guzia bata bestearen antzik gabea.

ITXASOAN.

Uin, izkora, izpera, arrai, ondartz, arkaitz, ugarte, ekaitz, baretasun, bai elkarren antzik gabeak.

LEGORREAN.

Mendi, ibar, ibai, urolde, zuaitz, giro, meatz, barazki, igali, lore, abere, pizti, milla motakoak guziak, elkarren aurkakoak askotan.

GIZONAGAN.

Abenda, margo, neurri, arpegi, indar, jakinduri, abots, itxura, txastamen, urdail, asmo, griñak, osasuna, guzia bata besteakandik berezia.

GIZARTEAN.

Etxea, sendia, langintz edo ogibidea, eginbearrak, oiturak, biozkadak, ¿berdiñak izan ote ditezke?.

LANEAN.

Ixtanpatean lan asko ta ondo egiña batzuek.

Ondo egiña baña urria besteak.

Asko ta gaizki norbaitek.

Gutxi bezin gaizki asko ta askok.

Urteak, trebetasunak, gaiak, irabaziak, lan motak ¿ez al gaituzte bata besteakandik bereizten?.

IRITZIETAN.

Ainbeste alderdi, bakoitza bere buruarekin.

Buru bakoitzak ainbeste ordeko, elkarrekin burrukan geienean.

Mendekoak, zer esanik ez, buru ta burukote oiekatik gorriak esan eta zabaltzen.

¿Au ote da berdintasuna?.

¿ZER? ¿NOLA? LEGEAREN AURREAN BERDIÑAK GERALA.

Bai legea okertu ezin ditekenak indartuko balu.

¿Baña erriko juzgauan irabazitako auzia, audientzian galdu ta supremoan berriz irabaztea gertatu ez da ba? Ta au tarteko guziak zintzoak diralarik.

ZTa ez zintzoa, baizik trapu samarren bat tartean balitz?.

¿Ez al dezute iñoiz LAPURRIK etxeratzen ikusi ZINTZOAREN diruakin? ¡Legearen aurrean berdiñak beraz!.

¡Berdintasuna, berdintasuna! ¿Nun arkitu bear ote aut?.

SOSO-LIXTUA